IGORREko udala | Ayuntamiento de IGORRE

 
  • Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size
Hasiera arrow Igorre arrow Datuak
Zehetasun nagusiak

Kondaira-lurraldea: Bizkaia
Epai-barrutia:
Durango
Eskualdea:
Arratia Harana
Azalera: 17,52 km2

Geografiazko kokapena:
43° 00’ 50’’ N; 0° 54’ 36’’ E

Geografia
Udalerria, Arratia haranaren behekaldean da eta bataz besteko altuera, itsas gainetik, 91 metrokoa da. Gora-behera gitxiko azalera dau eta erdikaldean -Elexalde eta San Joan auzuneak diraneko eremua errekagunea hedatzen da-, hor, Arratia eta Indusi ibaiak bat egiten dabelarik. Arratia ibaiak udalerria, Hegoaldetik Iparralderantza igaroten dau, bertako zenbait ibai-adar (Igorrebaso eta Urkizu) hartzen ditualarik, aipatu  Indusi bereziz. Igorre Udalerriaren inguruan mendiztia da, hor zenbait mendi bizkartxoak diralarik, horrein artean, Mandoia (634 metro) mendi-hegala eta Arginatx (517 metro), Bizkaiko antiklinal iparraldekoari dagokiozalarik; Iparralderago, Aramotz mendiketa da (514 metro), Ekialderantza hedatuz, durangaldeko bereizgarriak diran, harkaitzezko gallurrez; Hego-Ekialderantza, Motxogana mendixka da.

Mugak
Iparraldetik, Lemoa; Hegoaldetik, Arantzazu eta Zeberio; Mendebaldetik, Bedia eta Ekialdetik, Dima.
 

dat1

 

Biztanleria
Igorreko biztanleak, 2007-1-1.ean, 4.070 ziran, biztan leriaren trinkotasuna edo dentsitatea, 232,3 biz./km2. koa izanik; 2.007 gizonezkoak eta 2.063 emakumezkoak. Gehienezko gehitzea, 60-eko hamarkadan izan zan (%33), ondoko udalerrietatik eta bestelako lurraldeetatik, batez be Andaluziatik, etorritakoen arabera, industria jardueraren eraginez. Ordutik aurrera, etengabeko atzerakada edo gitxitzea izan da, lurraldean gertatu dan moduan. Biztanleria, Igorre-Elexalde hirigunea izan ezik, sakabanaturik da edota lur landuaz inguraturik diran alde edo auzo txikiz osaturik da, auzo garrantzitsuenak, Basa untz, San Joan, Santa Lutzi, San Kristobal eta Urkizu dira.

 

Urtea/Biztanleak Urtea/BiztanleakUrtea/Biztanleak
Urtea/Biztanleak
 

1900.......1.365
1920.......1.722
1940.......1.732


1950.......1.843

1960.......2.016
1970.......2.677
 

1981.......3.426
1991.......3.884
1998.......3.938

 

2002.......3.964
2007.......4.070

 

Ekonomia arloko Egitura
Jardunerako gai diran, Igorreko biztanleak, 1.796 dira, horreitatik, 131 (%7,3-a), Kon daira Lurraldeko ehunekoaren erditik behera, langabe edota lanbidea lehenengoz billatzen ari diralarik.

Horren banaketa hurrengoa da:


Oinarrizko Saila. 26 dira hemen, lanean diranen %1,6-a. Nekazaritzarako azalera, 1.051 Ha. koa da, gehiena zuhaiztia edo basoa izanik (serrategietarako) eta, ardikide eta, batez be, abelgorrien sail garrantzitsuaren larreak. Dagokion Kondaira Lurraldea menditsua izanik, Udalerria be holangoa danez, ez dau lugintza laguntzen, eta halan ta guztiz be, Igorren, 60 Ha. ko azalera izanik (%5,7), bataz bestekoa bikoiztu egiten da, gehinbaten artoa egiten dalarik.

Industria eta Eraikuntza Saila. 822 ari dira hemen, lanean diranen %49,30-a, alde honetako ekonomiaren eragilea dalarik. Lantegietan, metalezko gaiak lantzen dira.

Zerbitzuak. 817 ari dira hemen, lanean dan kopuruaren %49,4-a. Merkataldenda txikiak dira.
 
Ibilpideak.Igorre, Arratia ibaiaren eta “N-240” errepidearen artean hedatzen da; hau, Ipar-Ekialdetik, Lemoa eta Bilborantza eta Hego-Mendebaldetik, Arantzazu eta Gasteizerantza.Dimarako errepidea igarotzen da, Hego-Ekialderantza. Autobus zerbitzua da Bilbotik Zeanurirarte eta Bilbotik Ubiderarte. Eusko Trenaren hurreneko geltokia Lemoan dago.
 
 
dat2
 
Advertisement

Hizkuntza aldatu

Igorre en el siglo 21
Euskara, eskaintzarik onena
gida

Bilatzaile

Dokumentu Galeria

docman